Herri krosak mendi lasterketen itzalean

Karkara 2014ko eka. 9a, 17:11
Zarautzetik Aiako kaskorako ibilbidea egin zuten korrikalariek; eta azkarrenak, Patxi Urizar billabonatarrak, 43 minutu eta bi segundoko denboran amaitu zuen

Mendian lasterka egitea ohiko bilakatu da. Asko eta asko dira mendi lasterketetan parte hartzen dutenak; garai batean herri lasterketekin gertatzen zena, egun, mendi lasterketekin jazotzen ari da. Malda gora eta behera gozatzen dutenak asko dira, eta Euskal Herrian mendirik falta ez denez, zaletasuna handitzen ari da.

Herri krosak dira honen guztiaren kaltetuak, izan ere, partaide kopuruak behera egin du estilo honetako lasterketetan; Zarautz-Aia krosa, kasu. Antolatzaileek esan digutenez boom moduko bat da mendi lasterketak edukitzen ari direna, denbora gutxian korrikalari asko bildu baititu. Krosetan parte hartzen zuten jendea mendian korrika hasi dela gaineratu du, eta, egun, herri lasterketak arinegiak iruditzen zaizkiela.

Dena den, igandeko lasterketako partaidetza nahi bezain handia ez izan, parte hartu zuten korrikalariak gustura zaudela azpimarratu du antolakuntzak. Hortaz, beraiek ere pozik daudela aitortu dute.

Emaitzak ondorengoak dira:

Emakumeak
1. Cristina Loeda Soto - Eibar - 51:05
2. Idoia Ezeiza Iruretagoiena - Zubieta - 55:13
3. Sara Peña Lizarralde - Orio - 55:37

Gizonezkoak
1. Patxi Urizar Otamendi - Billabona - 43:02
2. Iosu Arregi Olaizola - Azpeitia - 44:15
3. Jose Luis Delgado - Lasarte Oria - 44:17

Aiarrak1. Hodei Alkorta Azkue - 46:21
2. Beñat Alkorta Azkue - 49:02
3. Sergio Cubero Belinchon - 1:01:44

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!