Eskola berriaren eta kooperatibaren aurkezpena

Karkara 2015ko ots. 16a, 12:24

Hitzaldia otsailaren 17an izango da, arratsaldeko 19:30ean, kultur etxean

Jendaurrean aurkeztuko dute, herritarrei erakutsiko diete nolakoa izango den Lardizabal eskolaren eraikin berria. Kooperatiba non eta nola egingo den. Zergatik. Bai eskolaren eta kooperatibaren azalpen guztiak emango dituzte otsailaren 17an, arratsaldeko 19:30ean, kultur etxean.

Herritarrei zuzendutako aurkezpena izango da, non azalpenak eman nahi diren eta eduki ditzaketen dudak argitu. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!