Izer eta Alabierrek irekiko dute erromeri denboraldia

Karkara 2015ko urr. 16a, 08:15

Igande honetan hasiko da aurtengo erromeri denboraldia Aiako Arristerazun Izer eta Alabier trikitilariekin.

Ohiturei eusten diete Aian. Arristerazuko erromeria entzutetsua da, ezaguna baita Aiatik kanpo ere. Eta usadio horri heldu die beste behin antolatzaileek, ohiturak ez galtzeko asmoarekin eta igande arratsaldetan plaza giro alaiaz blaitzeko helburuarekin.

Igande honetan hasiko da, beste urte batez, erromeri denboraldia. Izer eta Alabier trikitilariek emango diote hasiera denboraldiari. Ohi bezala, arratsaldeko 18:30ean hasiko da saioa eta hiru orduko iraupena izango du, 21:30ean amaituko baita.

Andatza auzoko erromeriak duen harrera ona izaten jarraitzeko, igande honetan Arristerazura gerturatzeko gonbita luzatzen dute antolatzaileek.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!