Sandonatoak eta Sanlorentzoak 2016

Eguzkia lagun jaien lehen egunetan

Karkara 2016ko abu. 8a, 14:31

Ostiralean, abuztuaren 5ean, hasi ziren Aiako festak

Abuztuaren 5ean, ostiralarekin, eman zieten hasiera San Donato eta San Lorentzo jaiei Aian. Ohi baino egun bat lehenago hasi dira festak aurten, Gure Esku Dago egunarekin. Jolasak igerilekuan, pintxo potea eta argazki jendetsua izan zituzten egun hartan.

Larunbatean, Zumba dantzatu ostean, festei hasiera ofiziala eman zieten aiarrek txupinarekin. Gauen herri afaria izan zuten, erromeriaz alaituta.

Igandean zen San Donato eguna eta egitarau oparoa izan zen Aian. Pilota partidak, trikitixa txapelketa, garagardo dastaketa, bertsoak...

Erlazionatuak

Pilota finalen emaitzak

Karkara 2016 abu 09 Aia

Trikiti txapelketako emaitzak

Karkara 2016 abu 09 Aia

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!