Denboraldiko lehen erromeria Aristerrazun

Karkara 2016ko urr. 11a, 11:22

Urriaren 16an, igandean, emango zaio erromeri denboraldiari hasiera Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin

Amaitu da udara eta, hotzarekin batera, badatoz Aristerrazuko erromeriak. Urriaren 16tik hasita, igandero igandero trikitiarekin zita izango dute dantzazaleek Andatza auzoan.

Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak izango dira 2016-2017 denboraldiari hasiera emango dioten trikitilariak. Urriaren 16an, igandean, izango da erromeria, beti bezala, 18:30etik 21:30era.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!