Erromeria denboraldia hastekotan

Karkara 2016ko urr. 14a, 08:32

Igande honetan, urriaren 16an, hasiko da Aiako Andatza Erromeri Elkarteak antolatutako Aristerrazu auzoko erromeri denboraldia.

2016-2017 denboraldiko lehen erromeria izango da urriaren 16an, igandean. Ostolaza eta Narbaiza izango dira sasoi berria irekiko duten trikitilariak. Ordutegia ohikoa izango da, 18:30ean hasi eta 21:30ean bukatuko da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!