Igandekoa, sorpresaz betetako erromeri berezia

Karkara 2016ko urr. 21a, 08:07

Igande honetako erromeriaren aurretik, 18:30ean, ekitaldi berezia izango da. Sorpresa bat izango dela aurreratu dute antolatzaileek.

Aiako Andatza auzoan igandero egiten da Aristerrazuko erromeria. Igandero bikote bat oholtzaratzen da eta triki doinuekin dantzan jartzen ditu bertaratutakoak. Iganderoko plana kasik berbera da. Baina, oraingo honetan, ate joka dagoen igande honetan, bestelakoa izango da erromeria. Berezia izango da.

Ohi bezala trikitilariak izango dira. Oraingo honetan, Izer eta Alabier izango dira jotzen. Baina, erromeriaren aurretik sorpresa txiki bat izango dela aurreratu dute.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!