Eskolako eraikinaren inaugurazioa izango da igande honetan

Karkara 2016ko abe. 16a, 12:21

Aiako Lardizabal eskolako eraikin berriaren ate ireki jardunaldiak egin zituzten arren, orain, jendaurrean aurkeztuko dute.

 

 

Aiako Lardizabal eskolako eraikin berriaren ate ireki jardunaldiak egin zituzten arren, orain, jendaurrean aurkeztuko dute. Igande honetan izango da aurkezpen ekitaldia, eguerdiko 11:30ean hasita. Belen Zabala eskolako zuzendaria, Kristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua eta Nekane Arrizabalaga Aiako alkateak hartuko dute parte ekitaldian.

Ekitaldiari hasiera emateko agurra dantzatuko dute eskolako ikasle izandako bi belaunaldik, osabak eta ilobak. Bi dantzariak eskolan ibilitakoak dira eta biek elkarrekin egingo dute dantza. Belaunaldien arteko lotura erakutsi nahi izan dute keinu horrekin.

Dantza eta gero eskola ikusteko aukera izango da. Argazki erakusketa eta bertako ekoizleen produktuen dastaketa ere izango da. Herriko ekoizleen jakiekin egindako hamaiketakoa banatuko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!