Dantzan eta kantuan itxaron zioten aiarrek Erregeen laguntzaileari

Karkara 2017ko urt. 5a, 09:45

Zazpiak inguruan etorri zen Erregeen laguntzailea frontoira

Hotzari aurre eginez, herriko frontoian bildu ziren atzo, urtarrilak 4, Aiako hainbat eta hainbat haur, gazte eta heldu. Gorputza berotu zuten lehendabizi, eskenatoki gainean zituzten hiru irakasleen dantzako pausoei segituz. Deskantsua hartu zuten gero. Indarrak dantzan xautu zituenak tripa berdintzeko aukera ere izan zuen, txorixoa, ura eta sagardoa banatu baitzituzten frontoian bertan.

Behin indarrak berreskuratuta, eztarria berotzeari ekin zioten. Karaokean aritu ziren 19:00k inguruan Erregeen laguntzailea iritsi zen arte. Ilara eginda, aiar txikienen gutunak jaso zituen laguntzaileak gaur bertan etorriko diren Errege Magoei helarazteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!