2017/01/15 12:00 - 13:00

Basker dokumentala

Basker dokumentala
Aiako Kultur Etxea, Aia

Duela mende laurdeneko Aia eta aiarrak ikusteko aukera izango da igande honetan, urtarrilaren 15ean, Aiako kultur etxean. Izan ere, Basker, 1960ko euskal kulturari buruzko dokumental suediarra, proiektatuko dute.

Suediarrak euskal kulturaz jakin nahian 

Suediako SVT telebista kateko bi suediar dokumentalista etorri ziren Euskal Herrira 1960. urtean, euskal kulturari buruzko lanen bat egiteko asmoz. Aste batzuk egin zituzten euskal lurretan eta jasotako irudiekin bi film egin zituzten, urte hartan bertan eman zituztelarik argitara. Aian ere izan ziren eta horrenbestez, urte hartako Aia eta aiarrak jasotzen ditu lanak.

Argibel Eubak kasualitatez topatu ditu bi filmak eta horiek bildu DVD batean. Horrez gain, filmei buruzko nondik norakoak ikertu ditu, liburu batena bilduz aztertutakoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!