Faboritoa faborito. San Anton txapelketa ere Irigoienentzat izan da

Karkara 2017ko urt. 16a, 14:58
Argazkia: Ibon Errazu

Galarragaren eta Illarramendiren arteko lehiak jarri zion kolorea txapelketari

Aimar Irigoienek jantzi du asteburu honetan Aiako San Anton Harri Txapelketako estreinako txapela. Alde handiarekin irabazi zuen gainera lehia, guztira 7.625 kilo berdinduta sorbaldara. Hiru harriekin izan zen trebeena gainera.

Jokin Eizmendi izan zen bigarren, nahikoa garbi. Gainerako bi postuetarako izan zen lehiarik estuena. Zilindroarekin eta bolarekin hobeto moldatu zen Galarraga eta beretzat izan zen hirugarren postua.

  • Aimar Irigoien: 175 kiloko zilindroarekin 18 jasoaldi; 150 kiloko kubikoarekin 14 jasoaldi; 125 kiloko bolarekin 19 jasoaldi. Guztira, 7.625 kilo.
  • Jokin Eizmendi: 175 kiloko zilindroarekin 9 jasoaldi; 150 kiloko kubikoarekin 11 jasoaldi; 125 kiloko bolarekin 15 jasoaldi. Guztira, 5.100 kilo.
  • Aimar Galarraga: 175 kiloko zilindroarekin 8 jasoaldi; 150 kiloko kubikoarekin 6 jasoaldi; 125 kiloko bolarekin 13 jasoaldi. Guztira, 3.925 kilo.
  • Imanol Illarramendi: 175 kiloko zilindroarekin 6 jasoaldi; 150 kiloko kubikoarekin 7 jasoaldi; 125 kiloko bolarekin 12 jasoaldi. Guztira, 3.600 kilo.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!