Agorregiren inguruko erakusketa irekiko dute igandean

Karkara 2017ko mar. 2a, 15:45

Luis Epelde argazkilariak Agorregin ateratako argazkietako bat.

Iturraran parketxean jarri dute erakusketa, eta igandean, Agorregiko bisitaren aurretik, 10:30etan zabalduko dute.

Agorregiko burdinola  eta errota lanean hasteko prest daude neguko lozorroaren ostean, igandean emango diote denboraldi berriari hasiera, eta irekiera ekitaldi berezi antolatu du Pagoeta Parke Naturalak. Luis Epelde argazkilari zarauztarrak burdinola, errota eta paraje ederrei ateratako argazki erakusketa bat prestatu dute.

Epeldek urte oso batean ateratako argazkiak bildu dituzte, eta urtaro bakoitzean ingurua nola aldatzen ikusi daiteke argazkietan. Iturraran parketxean jarri dute erakusketa, eta igandean, Agorregiko bisitaren aurretik, 10:30etan zabalduko dute. Antolatzaileek nabarmendu dute, "argazkilaritzaren magia eta naturaren argia" ikusi daitezkeela bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!