Sendabelarren ikastaroa antolatu dute Iturraranen

Karkara 2017ko mar. 17a, 09:30

Ondoez arinetarako etxerako botikina prestatzeko ikastaroa izango da martxoaren 26an

Sendabelarren ikastaroa antolatu dute Iturraran Parketxean martxoaren 26rako. Ondoez arinetarako etxerako botikina prestatzen ikasiko dute bertan parte-hartzaileek. Clara Gurierrez etno-botanikariak emango du ikastaroa eta inguruan ditugun sendabelarrak ezagutu eta erabiltzen irakatsiko du, horiekin min arinentzako erremedioak egiteko.

Martxoaren 26an, igandean, izango da ikastaroa, 10:00etatik 14:00etara. Izen-ematea aurrez egin beharko da, plazak mugatuak izango baitira. Erreserbak egin edo informazio gehiago lortu nahi duenak 943 83 53 89 telefono zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikora idatz dezake.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!