Asentzio Azokan parte hartu nahi duten baserritar-ekoizleek izena eman dezakete Aiako Udalean

Karkara 2017ko mai. 11a, 17:03
Asentzio Azoka

Maiatzaren 21ean egingo dute Asentzio Azoka Aian.

Maiatzaren 21ean, igandearekin, Asentzio Azoka egingo dute Aian, eta udalak baserritarrak eta ekoizleak azokan parte hartzera gonbidatu ditu.

Animaliak eraman nahi dituzten baserritarrek animaliaren identifikazio zenbakia eta ustiakuntza zenbakia Aiako Udalean aurkeztu beharko dituzte. Maiatzaren 12an, ostirala, izango da izena emateko eta beharrezko dokumentazioa aurkezteko azken eguna.

Aiako Udalak ganadua, abereak edo beste animaliak eramaten dituzten baserritarrei hurrengo dietak ordainduko dizkie.

Esne behiak 60 euro/buruko
Bigantxak 60 euro/buruko
Larre behiak 60 euro/buruko
Idiak 60 euro/buruko
Ardiak (Gutxienez 15 ardiko multzoa) 105 euro/multzoko
Ahuntzak 15 euro/buruko
Astoak 50 euro/buruko
Zaldiak 60 euro/buruko
Poniak eta pottokak 40 euro/buruko
Beste animaliak, kasu bakoitzaren arabera

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!