Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Esti Markez

Karkara 2023ko urt. 4a, 09:30

Esti Markez

Gabonekin batera, bueltan da herritarren doinu kutunen atala. Laugarren edizio honetan, Esti Markez abeslaria izango da protagonista. Gogoko dituen bost kantuen inguruan galdetu diogu.

1.- Mercedes Sosa: Alfonsina y el mar

Txikitatik zerbait mugitu izan zait barruan kantatzen nuen guztietan, abesteko bere zailtasuna du eta benetan berezia da niretzat abesti hau. 

2.- Ken Zazpi: Zapalduen olerkia

Nire nerabezaroko soinu banda izan da, abesti guztiak dakizkit buruz eta edozein abesti aukera nezake, baina bat esatekotan, Zapalduen olerkia aipatuko nuke.

3.- Silvia Perez Cruz: Mañana

Asko miresten dudan abeslaria da Perez. 2022an ikusi nuen azken kontzertua berea izan zen, abesteko duen abilezia beste mundu batekoa da. 

4.- ZAZ: Je Veux

Frantsesez musika gutxi entzuten dut, baina kanta hau, bereziki, asko gustatzen zait. Familiarekin autoan egindako bidaietan entzun izan dut eta horregatik, oroitzapen onak ekartzen dizkit. 

5.- Izaro: De mas

Abesti honek bakea ematen dit. Paseatzera ateratzen naizenean, beti entzuten dudan abestia da.