Martxoak 8 aldarrikatzeko herriko plaza morez jantzi dute aiarrek

Andrea Zipitria 2023ko mar. 8a, 19:37

Gaur, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, udalak deituta elkarretaratzea egin dute dozenaka aiarrek udaletxe aurrean. Banderolez eta globo morez bete dute plaza 19:00etan.

Aiako hainbat herritarrek bat egin dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira herriko plazan antolatu den elkarretaratzean. 19:00etan egin dute elkarretaratzea, baina aurretik herriko haurrak ludotekan apaingarriak prestatu eta globoak puztu dituzte; horiek plazara aterata, morez jantzi dute enparantza.

Ekitaldia musikarekin eta manifestu bat irakurriz biribildu dute.

Mugimendu feministak, azken urteetan bezala, aurten ere zaintzan jarri du azpimarra gaurko deialdiak egiterakoan.