'Eskuak bete ore' tailerra antolatu du Iturraranen ogia nola egiten den ikasteko

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 23a, 14:16

Ogia egiten. (Goiena)

Parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman beharko dute izena, 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita.

Iturraran parketxean garai batean ogia nola egiten zuten erakusteko tailerra antolatu dute, irailaren 2rako eta 16rako, larunbatarekin. Familia osoari zuzendutako ekimena da, eta bertan parte hartzen dutenek Agorregin ogia egiteko erabili izan ohi diren zerealak ikusi, oreari forma eman eta dastatzeko aukera izango dute. Gainera, Agorregiko errotak eta burdinola dauden bailarara ibilaldi bat ere egingo dute uraren bideak jarraituz eta errota bat ikusiko dute martxan. 10:30etik 13:15era luzatuko da ekimena.

Eskua bete ore Iturraranen izenburupean aurkeztu dute ekimena. Parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman beharko dute izena, 943-835389 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Honako hau da prezioa: 2-12 urte bitarteko haurrek 5 euro eta 12 urtetik gorakoek 7 euro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!