'Tribial' potea eta elikaduraren inguruko azken saioa izango dira gaur iluntzean Aian

Andrea Zipitria 2023ko abe. 1a, 09:00

Aiako pintxo potea herriko plazan (Aitziber Arzallus).

Aiako Gazte Asanbladak antolatuta, bi ekintza izango dira gaur arratsalde-gau aldean. Hasteko, elikaduraren inguruko tailerreko azken saioa egingo dute, eta ondoren iritsiko da Tribial potea. Igandean Euskara eguna dela eta, asanbladatik azaldu dutenez, Euskara izango da Tribial potearen gaurko gaia.

Aiako Gazte Asanbladarekin ekimenez, bi hitzordu izango dira gaur arratsalde-gau aldean herrian. 18:00etan hasita, elikaduraren inguruko tailerreko azken saioa egingo dute, Itxaso Erasun dietista eta nutrizionistaren gidaritzapean. Ondoren, 19:00etan herriko plazan elkartuko dira Tribial poteari hasiera emateko.

Aiako Gazte Asanbladatik aurreratu dutenez, Euskararen eguna igandean izango da eta horregatik, Tribial poteko gai nagusia izango da Euskara.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!