INOZENTEEN EGUNEKO ALBISTEA

Pablo Lopez, Pablo Alboran eta David Bisbal izango dira Aiako Festetan

Xanet Bastarrika 2023ko abe. 28a, 11:00

Pablo López eta David Bisbal. (El Mirador de Madrid)

[Inozenteen Egunaren harira kaleratutako albistea] Udalak jakinarazi du berria, eta azaldu duenez, urtarrilaren 8tik aurrera jarriko dituzte salgai sarrerak.

Aiako Udalak ohar bidez aurreratu du 2024ko Aiako Festetan goi mailako abeslariak arituko direla. Egundoko ahalegina egin eta gero, Pablo Lopez, Pablo Alboran eta David Bisbal ariko dira kantuan uda honetan herrian.  Hain justu ere, abuztuaren 8an, Pablo Lopezek eskainiko du kontzertua; abuztuaren 10ean, Pablo Alboranek; eta abuztuaren 10ean, azkenik, David Bisbalek.

Udalak oraindik ez du zehaztu non jarriko duten eszenatokia, ezta kontzertu bakoitzeko sarrerak zenbatean jarriko dituen salgai ere. Baina sarrerak urtarrilaren 8tik aurrera erosteko aukera egongo dela jakinarazi du. Horretarako, tictactickets.com atari digitalera sartu beharko da.

Abenduak 28, 18:00: Karkarak Inozenteen Egunaren harira kaleratutako albistea da hau. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!