'Irabazi arte' telesaileko hirugarren denboraldiko azken atala "elkarrekin" ikusteko aukera izango da

Andrea Zipitria 2024ko api. 19a, 09:30

'Irabazi arte' ETB1eko nerabeentzako telesailaren azken atala izango da gaur, 21:00etan, eta Aiako Udalak iragarri du proiektatu egingo duela, eskolako salto gelan, gaztetxoenek atala lagunartean ikusi dezaten.

Aiako Udalak iragarri du gaur, ETB1en, 21:00etatik aurrera izango den Irabazi arte telesailaren azken atala "elkarrekin" ikusteko aukera eskainiko duela. Horretarako atonduko du eskolako salto gela, eta gaztetxoenek lagunartean ikusi ahal izango dute.

Jatekoa edota edatekoa eramateko aukera izango dela ere zehaztu dute. Nolanahi ere, haurrek guraso edo arduradun batekin joan beharko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!