Ur Berri Festen bigarren edizioa izango da maiatzaren 11n Aiako Gazte Asanbladak antolatuta

Andrea Zipitria 2024ko mai. 1a, 09:30

Inoiz ez taldea.

Musika protagonista izango da Ur Berri Fest-en bigarren edizioan. Aurten Zentzu Okerra, Inoiz ez, Indabe eta Aiakate DJak kontzertuak eskainiko dituzte, maiatzaren 11n, probalekuan.

Ur Berri Fest jaialdiaren bigarren edizioa izango da aurten Aiako Gazte Asanbladaren ekimenez. Maiatzaren 11n ospatuko da, eta musika izango da protagonista. Lau kontzertu eskainiko dituzte guztira, 22:00etatik hasita. Aurten Zentzu Okerra taldea iritsiko da Oñatitik, Inoiz ez (Azkoitia eta Zestoa), Donostiako Antiguo auzoan sortutako Indabe taldea ere izango da Aiara, eta eguna borobiltzeko, Aiakate DJak (Orio eta Hendaia) borobilduko du karteldegia.

Guztiak ere probalekuan eskainiko dituzte.