Kontakt dantza tailerra antolatu dute Aian ostiral arratsalderako

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 1a, 08:00

Bi pertsona dantzan. (Guaixe)

Iñaki Santosek gidatuko du saioa, eta jakinarazi dute ez dela esperientziarik behar jardunaldian parte hartzeko.

Mugak eta zaintza: kontsentimendua arlo fisikotik izenburupean, Kontakt dantza tailerra eskainiko dute ostiral arratsaldean Aiako Kultur Etxean. Doako jarduera da, eta bi ordu iraungo du: 18:00etan hasi, eta 20:00etara arte.

Saioa Iñaki Santosek gidatuko du, eta jakinarazi dute bertan parte hartzeko ez dela behar inolako esperientziarik.