Praktika onen jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

Karkara 2015ko urr. 22a, 10:30

Nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresek izan ditzaketen aukera eta erronkei buruz informazioa emateko jardunaldia izango da

Datorren astelehenean, urriaren 26an, Praktika Onen Jardunaldia egingo dute Urola Kostako Udal Elkartean. Nekazaritza eta elikadura sektoreak Europan izan ditzaketen aukera eta erronkak landuko dituzte bertan. Horretarako, adibide gisa, Angulas Aginagako esportazio arduradunak parte hartuko du jardunaldian.

Jardunaldia mahai-inguru formatuan egingo dute eta hau izango da landuko den gai zerrenda:

  • Zein dira Europako joera orokorrak eta merkatu-aukerak nekazaritza eta elikadura produktuentzako?
  • Europako gourmet merkatuaren garapena eta bolumena. Merkatuaren garapena eta analisia herrialde ezberdinetan: Frantzia, Alemania, Italia, Erresuma Batua
  • Salmenta kanalak
  • Promoziorako tresnak eta azoka garrantzitsuenak
  • Etiketen legedia eta beharrezko erregistroak

Informazio gehiago eskatzeko edo izena emateko Udal Elkartera deitu –943 89 08 08– edo enpresa@urolakosta.org helbidera idatzi daiteke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!