Bozkatzeko epea heldu da! 129 blog lehiaketan

Karkara 2017ko ots. 21a, 09:39

Urtarrilaren erdi aldean blogen izena eman eta proposatzeko epea zabaldu genuen. Epe hau atzo bertan bukatu zen eta hurrengo faseari ekingo diogu: bozkatzearena.

Urtarrilaren erdi aldean blogen izena eman eta proposatzeko epea zabaldu genuen. Epe hau atzo bertan bukatu zen eta hurrengo faseari ekingo diogu: bozkatzearena.

Guztira 129 blog daude lehiaketan, lau kategoriatan sailkatuta: 58 kultura arlokoak dira, kopuru gehien bildu dituena; 27 aisialdi kategoriara lotuta; 21 gizarte eta politika kategorian; eta, zientzia eta teknologia kategorian parte hartzen daudenak 23 dira.

Fase berri honetan sortzaile eta erabiltzaileek baduzue zeresanik eta zuen eta epaimahaiaren botoekin lau kategoria horietako bakoitzerako hiru blog finalistak aukeratuko dira. Beraz, zure iritzia adierazteko unea da hau!

Edozeinek bozkatu dezake bere bloga edo atsegin duen beste bat. Bai egileak eta bai jarraitzaileek.

Eta botoa emateko blogetan.eus en sartu eta bi aukea izango dituzu: zuzenean edo Twitterren bidez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!