Aiatik eta Oriotik pasako da Euskal Herriko 57. Itzulia apirilaren 5ean

Karkara 2017ko mar. 23a, 16:07
Euskal Herriko 56. Itzuliko irudia

Apirilaren 5ean, asteazkenean, Gazteiz-Donostia etapa jokatuko dute txirrindulariek, eta 16:30ak inguruan iritsiko dira Aiara. Hurrengo egunean, 13:30ak inguruan pasako dira Oriotik.

Apirilaren 3tik 8ra jokatuko da Euskal Herriko 57. Itzulia. Sei etapa izango ditu, eta bi aldiz pasako da Aiatik eta Oriotik.

Laugarren etapan 160 kilometroko Gasteiz-Donostia ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek. 12:00etan emango diote hasiera lasterketari Gasteizen, eta 131 kilometro egin eta gero Aiara iritsiko dira txirrindulariak, 16:35 inguruan. Andatza eta Santio Erreka auzoak zeharkatu dituzte, eta Oriora iritsiko dira. Tren geltokiko biribilgunean N-634 errepidea hartuko dute, eta Anibarko Portura joango dira; han Txankako aldapa zeharkatu eta Igeldorako bidea jarraituko dute. Donostiako Boulevardean amaituko da lasterketa 17:19 inguruan.

Bosgarren etapan, ostegunean, Donostiatik Bilbora joango dira txirrindulariak, eta bidean eskualdea zeharkatuko dute. N-634 errepidean barrena 13:30ean Oriora iritsiko dira parte-hartzaileak eta Zumairako bidea jarraituko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!