Euskaraldiari buruzko umorezko bakarrizketa izango da Aian, igandean

Igandean Aiako Kultur Etxean eskainiko du saioa Beatriz Egizabalek, 12:00etan hasita.

Beatriz Egizabalek igandean Aian eskainiko duen saioak ‘Ttak!’ izena du. 12:00etan hasiko da eta 40 minutuko iraupena izango du. Sarrera doan da eta Aiako gazte eta heldu guztiak daude gonbidatuta.

Bakarrizketak umorea du ardatz eta ikusleek gogoz egingo dute barre euskaldunon hizkuntza-ohitura bitxien inguruan.