Txakolin Eguna izango da Aian

Aiako Txakolin Eguna apirilaren 14ean izango da, Aiako plazan, 11:30ean hasita. Hamabost upategik parte hartuko dute ekimenean, eta bi txahal erreko dituzte burruntzian. Kopa lau euro kostako da, eta txahal pintxoa 1,5 euro.