Berdin-Berdinak taldeko kirolari eta lagunak Orioko San Silvestre lasterketan

Urtea lagun giroan bukatzeko, San Silvestre lasterketan parte hartu genuen Berdin-Berdinak taldeko kide eta lagunek, Orion. Eguraldi fresko baina ederrarekin, 25 bat lagunek korrika egin zuten Berdin-Berdinak elkarteko elastikoarekin, giro onean. Aldi berean, elkartearen 2019ko egutegia, poltsak eta kirol jantziak saltzeko postu bat jarri genuen lasterketaren helmugan. Ederki pasatu genuen. Advertisements

Osorik irakurri