Alicia Figueroak hitzaldia eman du Gipuzkoako kirol inklusiboaz, Mallorcan egindako Heziketa Fisikoko Nazioarteko Kongresuan

Alicia Figueroa Heziketa Fisikoko 6. Nazioarteko Kongresuan. (Berdin-Berdinak elkartean)

Figueroak aipamen berezia egin die Donostiako Hegalak kirol-zentroari eta Orioko Berdin-Berdinak kirol-elkarteari.

Alicia Figueroa Kirol Egokituko Gipuzkoako Federazioko zuzendari teknikoa da, eta hitzaldi bat eman berri du Mallorcan, Heziketa Fisikoko 6. Nazioarteko Kongresuan: Experiencias y vivencias en el deporte inclusivo de Gipuzkoa. Kongresua Balearretako Unibertsitateak antolatu du, besteak beste, eta urriaren 23tik 25era egin da, Palman.

Berdin-Berdinak elkartearen esperientzia, hizpide
Aliciak Gipuzkoan kirol inklusiboaren alorrean martxan dauden ekimenak izan ditu hizpide, eta aipamen berezia egin die Donostiako Hegalak kirol-zentroari eta Berdin-Berdinak kirol-elkarteari. Aliciak ederki ezagutzen du Berdin-Berdinak elkartea, Orion bizi delako eta hasieratik egon delako interesatuta eta inplikatuta elkartearen lanean. Proiektu erreferente gisa aurkeztu du Berdin-Berdinak elkartearen lana.etzen dituzten guztiei, denontzat dira-eta aberasgarri".

Jarraitu irakurtzen Berdin-Berdinak elkartearen blogean