Martxa nordikoa egiten hasi dira Berdin-Berdinak elkarteko edadetuak

Jardueraren helburua da martxa nordikoaren oinarriak ikastea eta taldea horretan trebatzea, gero beren kontura praktikatu ahal izan dezaten kalean.

Berdin-Berdinak kirol inklusiboko elkarteak edadetuen talde bat dauka, astean bi saio egiten dituena: bat tatamian eta bestea igerilekuan. Taldea osatzen duten emakumeak jarduera berri bat ikasten hasi dira orain dela aste batzuk: martxa nordikoa.

Kiroldegitik kalera
Taldeko entrenatzaileen aholkuari jarraituz, kiroldegiko tatamitik kalera ateratzeko pausoa eman dute taldeko emakumeek eta, horretarako, martxa nordikoan trebatzea erabaki dute, beren ezaugarrietarako oso egokia da-eta. Martxa nordikoa bi makilaren laguntzaz egiten da eta horrek asko laguntzen die orekari eusten eta gorputzaren lan-karga hobeto banatzen.

Jarraitu irakurtzen Berdin-Berdinak elkarteko blogean