Gabonak 2016

Gabonetako kontzertua elizan

Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak, abenduaren 22an, ostegunean, 19:30ean Orioko elizan, Gabonetako kontzertua eskainiko dute.

Kontzertuari hasiera emateko, kantuko ikasleek pianoaren laguntzarekin, ondorengo kantak abestuko dituzte:

- "DORMI NON PIANGERE"

- "ALLELUIA"

- "GABON IZAR EDER"

- "GABON KANTA"

 

Ondoren, musika mintzairako ikasleek, instrumentuko ikasleen laguntzarekin ondorengo kantak abestuko dituzte:

- "ELUR PANPINA"

- "OLE, OLENTZERO"

- "GAU ILUN"

- "ELA, ELA - ZAPATA TXURIAK!"

 

Salatxo abesbatza ere entzuteko aukera izango dugu. Kontzertuari amaiera emateko, denak batera abestuko dituzte:

- "DANONTZAR EGUBERRI"

- "HATOR HATOR!"