Orio Lanean.

Orio Lanean. Iepa lagun: Orioko Bildun gustora eta gogor ari gara lanean. "h"ari gara bai. Hauteskundeen atarian 30 lagunetik gora elkartzen gara astero eta indargune hori gero eta handiagoa egiten ari gara. "h"ari gara bai. Oinarri sendo bat eman nahi diogu Oriori eta datozen urteetarako zubiak eraiki pertsonatik pertsonara. Galtzetatik gonara. Energia positiboz betetako talde eta proiektua daukagu. Mahai eta gai desberdinetan ari gara lanean. "h"ari gara bai: – Kirola; – Turismoa, merkataritza, gazteria, nekazaritza eta arrantza; – Hirigintza eta ingurumena; – Gizarte ongizatea;– Obrak eta zerbitzuak;– Kultura, euskara, hezkuntza eta festak. Datorren ostegunean, hilak 19, iluntzeko 19:00etan Salatxo aretoan elkartuko gara mahai bakoitzaren berri emateko: zertan ari gara? Nora goaz? Herri bilgunea izango da. Batzar indartsua eta irekia. Asko gustatuko litzaiguke zu bertan izatea. Guretzat oso garrantzitsua da zure presentzia. Gai horietakoren bat zure interesekoa izango delakoan, zerbait eransteko izango duzulakoan, entzungo gaituzulakoan ari gara lanean. "h"ari gara bai. Ostegunera arte! Ondo bizi!

... (Facebook Orio Eh Bildu) https://www.facebook.com/pages/Orio-Eh-Bildu/422749467881892 ...(Twitter Orio Eh Bildu) https://twitter.com/orioehbildu ...