Euskal Bidea aldarrikatzeko bilduko gara BECen

BEC etorkizuna erabaki nahi duen gehiengo sozialaren bozgorailu izango da. Datorren martxoaren 7an Euskal Herrian aro politiko berri bati hasiera emango zaio. Ehunka pertsona BECen bilduko gara Euskal Bidea aldarrikatzeko; hau da, herri hau bere buruaren jabe izateko hartu behar dugun bidea ibiltzen hasiko gara datorren larunbatean. Euskal Herria gure herria da eta ez du inolako etorkizunik Espainiar edo Frantziar estatuen menpean. Alternatiba bakarra, berme bakarra, Euskal Herriko gizartea erabakitzeko subjektu politikoa bihurtuko duen estruktura eraikitzetik eratorriko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide