Patxi Etxeberriari omenalditxoa

Euskal Herriko Eskolarteko txapelketaren final egunean, Ikastolako pergolan egindako bazkarian, omenalditxoa jaso du Patxik Errikotxiakoon eskutik.

Gaur bazkalostean, Patxi Etxeberriak omenalditxoa jaso du gure eskutik, Errikotxia bertso eskolaren eskutik. Egoitz Eizagirrek egindako lau bertso eder kantatu dizkiogu. Bihotzez eskertu digu berak.
Aurretik Patxi Maialen Lujanbiorekin librean aritu da.Patxi da, hain zuzen, plazan dabilen bertsolaririk zaharrena. 84 urte ditu.
Ondoren, Barañain, Larrabetzu, Zarautz, eta Oñatiko bertso eskolek bertso saio bana eskaini dute. Bazkari ederra jarri digute Bertsozale elkartekoek, eta ederki egon gara. Eskerrik asko!