IKASTOLAREN WEBGUNEA .EUS www.oriokoikastola.eus

IKASTOLAREN WEBGUNEA .EUS www.oriokoikastola.eus Orioko Herri Ikastolak webgunea berritu du eta gainera hemendik aurrera .eus izango da. Modu honetan Ikastolak teknologia berrietan punta puntan egoteko egiten duen beste urratsa da eta gainera euskara eta euskal kulturarekin duen konpromiso garbia mantenduz .eus domeinura pasata. Ikastolako informazioa webgune berrian www.oriokoikastola.eus eta Ikastolaren sare sozialetan ere aurkitu ahal izango da, bai Ikastolaren facebook orrian eta baita twitter-ean ere.