Matrikulazioa Ikastolan: urtarrilaren 25etik otsailaren 5era

Datorren ikasturtean ikasleak Ikastolan matrikulatzeko epea urtarrilaren 25ea irekiko da eta otsailaren 5a bitartean iraungo du.

Ikastolan matrikulatzeko ekarri behar diren agiriak ondorengoak dira: gurasoen NAN kopiak, famili liburuaren kopia eta haurraren errolda agiria. Matrikulatzeko interesa duten gurasoentzako informazio bilera urtarrilaren 21ean izango da Ikastolako batzar aretoan, arratsaldeko 17:00etan euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz. Ateak irekitako eguna, berriz, urtarrilaren 23an, larunbatarekin, goizeko 10etatik aurrera.