Larunbatean ateak irekitako eguna Ikastolan

Urtarrilaren 23an, larunbatarekin, Ikastolako ateak irekiko dira goizeko 10:00etan, bertan matrikulatu nahi duten gurasoek gelak ikusi eta Ikastolaren hezkuntza proiektuari buruzko informazioa jaso dezaten.

Goizeko 10etatik aurrera guraso eta beraien seme-alabek aukera izango dute Ikastolako gelak ikusi eta Orioko Herri Ikastola, Kooperatiba Elkartearen proiektu pedagogikoaren berri izateko. Haur Hezkuntzan martxan jarri den Konfiantzaren Pedagogia proiektu berritzailearen berri izango dute, eta hezkuntza berrikuntza honekin lotuta egin diren espazio eta antolakuntza bertatik behatzeko aukera.