Guraso eskolaren 2. saioak aste honetan

Haur Hezkuntzako guraso-eskolen 2. saioak izango dira ostegunean eta larunbatean.

Ostegunean 17:30etik 19:30era eta larunbat honetan 10:00etatik 12:00etara, Haur Hezkuntzako guraso eskolaren 2. saioak izango dira. 2. saio hauetan "Lotura afektiboak" landuko dituzte gurasoek gai bezala, Ikastola sartu berri den Konfiantzaren Pedagogia proiektu berritzailean gurasoek ere formazioa jaso ahal izan dezaten.
Guraso eskola hauek Mireia Centeno (Haur Hezkuntzako orientatzaileak) eta Marijose Garatek (Konfiantzaren Pedagogiako dinamizatzaileak) gidatuko dituzte eta 2-3 urteko geletan izango da. Ikastolak zaintza zerbitzua ere jarriko du gela hauetan, famili osoa gerturatu dadin guraso-eskola hauetara.