Ikastolako ikasleak Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta pailazoekin

Aste honetan eskurtsio berezia izan dute HH4 eta HH5eko haurrek. Orkestra Sinfonikoaren egoitzara joan dira musikarekin jolastera.

 Harizko laukotea (Kaabestri), Xabier Zabala musika konpositorea eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots izan dituzte lagun. Musika ikuskizun aparta da ikusi dutena: pailazoen kantuez gain musika klasikoko abestiek osatzen duten kontzertua. Ikastolan ikasitako kantuekin eta prestatuko burukoekin parte hartzaile aktibo izan dira gure haurrak eta erabat txundituta ikusi dute kontzertu osoa. Biolina, biolontxeloa eta biola erraz asko bereizten dituzte orain gure haurrek.Musikak bizitzan duen garrantziaz ohartuta etorri dira gainera!