4 guraso-eskola aste honetan Ikastolan

Ikastolako gurasoek aste honetan 4 guraso-eskola izango dituzte: - Apirilaren 27an, asteazkenarekin, LH 1, 2 eta 3. mailako guraso-eskolaren 3. saioa, arratsaldeko 16:45etik 18:45era eta "Gure seme-alabak parekidetasunean heztea" gaia izango dute hizpide, Harremanitzeko Clara Wolfram-en gidaritzapean. - Apirilaren 28an, ostegunarekin, LH 4, 5 eta 6. mailako guraso-eskolaren 3. saioa, arratsaldeko 16:45etik 18:45era; gaia: "Seme-alabei nola lagundu tratu onez harremantzen"; gidaria: Harremanitzeko Clara Wolfram. - Apirilaren 28an, ostegunarekin, arratsaldeko 17:30etik 19:30era, Haur Hezkuntzako guraso-eskolaren (2. taldea)4. saioa izango da eta “Ihesa. Beldurra. Lehenengo eskola zailtasunak ” gaia landuko dute Ikastolako HHko orientatzailea den Mireia Centenok dinamizatuta. - Apirilaren 30ean, larunbatarekin, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Haur Hezkuntzako guraso-eskolaren (3. taldea) 4. saioa izango da eta “Ihesa. Beldurra. Lehenengo eskola zailtasunak” gaia landuko dute Ikastolako HHko orientatzailea den Mireia Centenok dinamizatuta.