IKASTOLAKO LH 4. MAILAKOAK ERE NAFARROAN KORRIKAN!!!!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2017ko api. 6a, 10:06

Asteartean LH 4. mailako ikasleak ezin izan zuten Orioko Korrika-Txikian atera, Nafarroako Astitz herrian egunak pasatzen ari zirelako. Baina zer uste duzue, ikastolako ausart hauek ez zirela KORRIKAn aterako???

Goizaldeko 4ak aldera pasa zen Nafarroako herri txiki horretatik KORRIKA eta gure ikasleak TTAK, esnatu, petoa jantzi eta... KORRIKA nagusiko lekukoa eraman zuten gaueko ilunari buruko argiarekin aurre eginez. Zuek bai mundialak!!!
Hemen duzue bideoa eta Hamaika telebistan ere nola azaldu ziren 20. segundu aldera (http://korrika.hamaika.eus/tb/bideo/10004747)

IKUSI BIDEOA HEMEN KLIKATUZ: https://www.facebook.com/orioko.ikastola

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!