Euskaraz mintzatuz eta zubiak eraikiz: mintzodromoa, Orioko Herri Ikastola eta AEK-ko ikasleak elkarlanean

Gaur asteazkena 9:30ean zuten ordua jarria DBH1eko ikasleek eta AEKkoek. Ikastolako aretoan puntuan hasi dira. Taldeka jarri, eta hitzari eta harremana sortzeari ekin diote. 

 AEKtik etorri dira irakasleak eta ikasleak. Izan ere, euskara ikasten ari dira AEKn ikastolako gurasoak, guraso-ohiak, aiton-amonak, eta, DBHko gure ikasle nagusiagoak. 

   Goxo aritu dira esfortzuaz, beharraz, ahaleginaz eta erronka berriei buruz hizketan. Eta euskaraz ikasteko eta aritzeko beharraz. Euskara ardatz, interjenerazionalak izan dira elkarrizketak.

Eta hurrengo baterako jarri dute zita.

Eman eta hartu, hartu eta eman!