GAZTEAK KOMUNITATEARI LAGUNTZEN

Korrika badator eta ikastolan hasiak gara petoak margotu eta prestatzen. Oraingo honetan DBH3ko gazteak etorri dira HHko txikiei laguntzera proiektu komunitarioen baitan.

Gustura aritu dira gazteak txikienekin petoak margotzen, mozten, berriketan, jolasean… eta txikienak ere nahiz eta hasieran pixkat lotsatuta egon, azkenerako poz pozik ibili dira gazteekin. Elkar lagunduz momentu ederra pasa dute.