Mintzalagun programaren hasiera ekitaldia: 'Erdaldunberrien kluba'

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2016ko aza. 10a, 09:27

Ostegunean, azaroak 10, emango zaio hasiera ofiziala aurtengo Mintzalagun egitasmoari. Mintzalagun taldeak dagoeneko hasita daude biltzen; baina, urtero bezala, Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko udalek eta AEK-k ikasturte hasierako ekitaldia antolatu dute.

Ekitaldira gonbidatuta daude Mintzalagun taldeetan dabiltzan guztiak, eta irekia da bertaratu nahi duten beste herritarrentzat ere.

Erdaldunberrien kluba

Aurtengo ekitaldia Zarauzko kiroldegiko aretoan izango da 19:00etan. Olatz Pagaldaik Erdaldunberrien kluba izeneko bakarrizketa antzeztua aurkeztuko du. Antzezlana umorezkoa da eta gaztelaniaz ez oso eroso moldatzen den neska euskaldun baten bizipenak kontatzen ditu.

Ekitaldiaren ondoren, mintzalagun programako parte-hartzaileek eta bertaratzen diren guztiek aukera izango dute pintxo batzuk jateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!