Izan mintzalagun udan!

Aurten ere, oporretan izanik euskarari tartetxoa egin nahi diotenei Mintzalagun egitasmoan izena emateko aukera emango diegu.

Batzuek, ikasturtea lanpetuta igarotzen dutenez, ez dute aukerarik izaten euskara praktikatzeko; beste batzuek, aldiz, hain gustura aritzen direnez Mintzalagun egitasmoan, ez dute oporrik hartu nahi izaten. Hori dela eta, udan ere Mintzalagun egitasmoan aritzeko aukera zabaldu dugu. Izena eman nahi izanez gero, zatoz euskaltegira, deitu 625 485 215 telefono-zenbakira edo idatzi urolakosta@aek.eus helbidera. Animatu! Ez zara damutuko!