Gustura hasi dira ikasleak

Hauxe da aurtengo ikasturte-hasierako irudia.

Beste urte batez, erantzun ona izan dugu euskaltegian eta, ondorioz, ikasle pila bat dugu euskara lantzen. Azkenaldiko joerari jarraituz, autoikaskuntzan izena ematen dutenen kopurua igo egin da (31 pertsona ditugu orain) eta B1 mailatik hasi eta C1era bitarteko ikasleak dira. Gehienek titulua dute helburu; dena den, badira euren euskara hobetzera edo euskaraz lasaiago aritzeko asmoz etorri direnak ere.
Aurrez aurreko taldeei dagokienez, bestalde, hasiera-mailako taldea dugu goizetan, eta A2 eta B1-B2 mailakoak arratsaldeetan. Horiez gain, bada hasiera maila arratsaldean jaso nahi lukeenik ere eta ikusteko dago taldea aterako den ala ez.