Orioko AEK-k matrikulazio-epea ireki du

Urtero bezala, ateak zabaldu ditugu eta gertu gaude euskara ikasi nahi duzuenontzat!

Ez zenuten, bada, esperoko, etxean geldituko ginela, ezta? Euskaraz entzun nahi zaituztegu. Honela bada, matrikulazio-epea irailaren 24 arte izango da zabalik eta ohiko aukerak eskaintzen ari gara: autoikaskuntza (gehiena etxean lan eginez) eta aurrez aurreko eskolak, maila guztiak lantzeko.
Izena eman nahi baduzue, Arrantzale kaleko euskaltegira etor zaitezkete (astelehen eta asteazkenetan, 17:00-20:00 edo astearte eta ostegunetan, 08:30-13:30), 670 420 025 zenbakira dei dezakezue edo orio@aek.eus helbidera idatz.
Zatoz, ikasi eta gozatu!