Aian ere euskara eskolak

Azken bi ikasturteetan talderik sortu ez den arren, euskara eskolak eskaintzen jarraitzen dugu.

Hasiera-mailako eskolak eman izan ditugu Aian, bertara bizitzera etorri direnei ateak zabaltzeko. Eskolak astean bi arratsaldetan eta kultur etxean izaten dira, eta izena emateko aukera ere, han bertan duzue. 

Ekin euskaraz bizitzeari.