IRAILEKO IRTEERAK

ERNIORA ETA RIGLOS-ERA JOATEKO AUKERA

Datorren astebururako irteera ezberdinak antolatu ditugu: batetik, irailak 17, igandearekin, Erniora joango gara. Etorri nahi duenak, goizeko 8:00etan Herriko Plazan egon beharko du; bestetik, irailak 16-17, larunbatean eta igandean, gure eskalatzaileekin Riglos-era joateko aukera paregabea izan dezakezue. Azken irteera honen antolakuntzarako, bihar irailak 14, ostegunarekin, 19:30ean Talaimendin bilera antolatu dute.

Animatu eta parte hartu!!!

OHARRA: Federatuta egotea beharrezkoa da.