ZUZENDARITZA BERRIA

DEIALDIA

            2013ko azaroak 20ean hartu genuen Talaimendi MAren zuzendaritza eramateko konpromisoa. Igaro dira lau urte, eta uste dugu iritsi dela garaia zuzendaritza batzordea aldatzeko eta zuzendaritza berriren bati lekua egiteko.

             Hori dela eta, azaroak 17ra arteko epea izango duzue zuzendaritza berrien proposamenak aurkezteko. Proposamen horiek talaimendi@outlook.com helbide elektronikora bidali beharko dira, eta azaroaren 20ean egingo den batzordean bozkatuak izango dira.

           Aipatu batzorde horretara, 2017. urtean Talaimendi MA elkartearen bazkide guztiak deituak izango zarete. 

            Talaimendi MA elkarteko zuzendaritzak hauxe gogorarazten dizue: estatutuen arabera, zuzendaritzak 3, 5 edo 7 kide izan behar dituela.